Aurkezpena

Bi urtean behin bezala, 2014az geroztik, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Bizitegi-Bazterketari buruzko Jardunaldiak antolatzen ditu, eta aurten zazpigarren edizioa beteko dute. Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-bazterkeriaren eta bizitegi-bazterkeriaren arloan lan egiten duten pertsona guztien hitzordu nagusietako bat da, etxegabetasuna prebenitzera eta abiaraztera bideratutako politikei buruz elkarrekin hausnartzeko.

Aurten, jardunaldia urriaren 27an izango da, Donostiako Carlos Santamaría Zentroan, “Pertsonekin, beren eskubideak gauzatzeko” lelopean.

Bizitegi Bazterketa Larriaren aurkako II. Euskal Estrategiak (BBLEE) 6 eskubide modu eraginkorrean bete daitezen sustatzen du, eta arreta berezia jartzen die lehentasunezko 7 profilei, erakundeen lidergoan eta lankidetzan oinarrituta, hartzaile guztiek eskubide guztiak benetan gauzatzea sustatzeko, beraien profiletara egokituta eta beraien parte-hartzearekin.

Bi ardatzeko egitura honetatik abiatuta (eskubideetarako sarbidea eta lehentasunezko profilak), Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuak emango dio hasiera jardunaldiari, eta 2024ko urrian Bizitegi Bazterketa Egoeran dauden Pertsonen VII. Zenbaketaren behin betiko emaitzak aurkeztuko dira.

Ondoren, hitzaldi nagusia emango da, María José Aldanas-en eskutik, FEANTSAko Eskubideen Arloko arduraduna, jardunaldiaren gaiari buruz.

Kaferako etenaldi baten ondoren, “Eskubideak baliatzeko analisia, neurriak eta proposamenak” buruzko mahai-inguruari hasiera emango zaio, eta BBLEE-n aipatzen diren sistemetako ordezkariek parte hartuko dute.

Jarraian, esperientzien mahaiari ekingo zaio. Bertan, eskubideak benetan erabiltzeari eta Estrategiaren lehentasunezko kolektiboei arreta emateari lotutako hainbat trakzio-esperientzia ezagutaraziko dira.